Iruritako V. Mendi Duatloia eginen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 30a

10:00etan plazan hasiko da lasterketa eta partaideek 24,8 kilometro eginen dituzte guztira, 8,8 km lasterka eta 16 km bizikletan

Joan den urtean atsedenaldia egin ondotik, Iruritako gazteek borzgarren aldiz antolatu dute aurten mendi duatloia eta bihar izanen da, maiatzaren 1ean. Banaka edo binaka egiten ahalko da lasterketa eta guztira 24,8 kilometro izanen ditu ibilbideak, horietatik 8,8 lasterka egiteko eta 16 bizikletan. Herriko plazan hasi eta akituko da proba, 10:00etan abiatuta.

Baztan-Bidasoko Mendi Duatloi Txapelketa

Aurten, gainera, Baztan-Bidasoko Mendi Duatloi Txapelketa eginen dute lehenbiziko aldiz: Iruritako, Sunbillako eta Igantziko mendi duatloiek osatuko dute txapelketa, hiru herrietako antolatzaileek elkarlanean sortua. Txapelketarako guttienez hiru probetatik bitan parte hartu beharko da, eta bikoteen kasuan, berdinak mantendu beharko dira lasterketa guzietan. Apirilaren 11n izan zen Sunbillako duatloia, eta Igantzikoa 25ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun