Begirada erreparatzaile eta ongizate emozionalari buruzko tailerra eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 29a

Irudia: Freepik.com

Begirada erreparatzailea zer den eta egunerokoan nola erabil daitekeen azalduko du Oihana Zabaleta hezitzaileak

Baztango Gizarte Zerbitzuak Begirada erreparatzailea gure ongizate emozionalean tailerra antolatu du Elizondon maiatzean eta ekainean. Lau saioko ikastaroa izanen da eta begirada erreparatzailea zer den eta egunerokoan nola erabil daitekeen azalduko du Oihana Zabaleta hezitzaileak.

Saioak maiatzaren 13an, 20an, 27an eta ekainaren 3an izanen dira, Arizkuneneko sabaian 17:00etatik 19:00etara. Interesa dutenek izena ematen ahal dute gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean edota 689 035 078 zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun