Baztango Mendigoizaleek Baztango Mendi Itzulia antolatu dute bertze behin eta aurten Elbeteren txanda izanen da, maiatzaren 31n 07:00etan hasita. Bi ibilbide diseinatu dituzte: motza 24 kilometro eta 1.100 metroko desnibelarekin, eta luzea 31,5 kilometro eta 1.500 metroko maldarekin.
Aitzineko edizioan bezala, izen ematea online bakarrik egiten ahalko da nafarmendi.org webgunearen bitartez. Gaur ireki dute izena emateko epea eta maiatzaren 29an hetsiko dute. 500 lagunendako tokia izanen da eta parte hartu nahi dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte, 10 euro federatuek.
Urtero bezala, mendiaz gozatzea da helburua eta ez dute inolako sailkapenik eginen. Ibilbidean zehar osasun postuak izanen dira eta kontrol postuak ere paratuko dituzte jatekoekin eta edariekin.