Baztango Udaberriko 35. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte igandean Elizondon eta Iruritan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 27a

Baztango Udaberriko 35. Pilota Txapelketako txapeldun eta txapeldunordeak, antolatzaile eta sari emaileekin batera, igandean Elizondon. Argazkia: Foto Zaldua

Txaruta pilota elkarteak hogeita hamaborzgarren aldiz antolatutako Udaberriko eskuz binakako Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte apirilaren 26an Elizondon eta Iruritan. Bederatzi finalen ondotik egindako sari banaketan, berriki profesionaletan debuta egin duten Beñat Apezetxea goizuetarra eta Unax Landa oiartzuarra izan ziren.

Elizondoko Juanjo Atxa pilotalekuan bortz final izan zituzten igande goizean.

Umeak A mailan, Bortzirietako Inhar Baleztenak eta Juel Igoak 18-10 irabazi zieten Amezketako Mikel Zuriarraini eta Iurgi Urretabizkaiari.

Kimuak A mailan, Azkoitiko Lur Juaristik eta Ordiziko Termo Alberdik 18-11 irabazi zieten Iruritako Mikel Agerralderi eta Oihan Etxenikeria.

Haurrak A mailan, Iruritako Mikel Iñarreak eta Bortzirietako Eñaut Zubietak 18-14 irabazi zieten Oronozko Egoi Otxandorenari eta Urdazubiko Julen Agestari.

Kadeteak A mailan, Oiartzungo Oihan Etxeparek eta Alegiko Egoi Garaikoetxeak 18-9 irabazi zieten Tolosako Jurgi Landari eta Unai Beristaini.

Gazte mailan, azkenik, Azkoitiko Jon Arregik eta Txukun Lakuako Ugaitz Arruizek 22-19 irabazi zieten Azpeitiko Ioritz Arsuagari eta Larraungo Eneko Orejari.

Bertze lau finalak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu zituzten igande goizean.

Umeak B mailan, Lazkaoko Xabat Garmendiak eta Josu Canberok 18-17 irabazi zieten Ultzamako Aimar Bertizi eta Unax Arraztoari.

Kimuak B mailan, Tolosako Eder Aizpuruak eta Aratz Eskuderok 18-7 irabazi zieten Lazkaoko Unax Garmendiari eta Danel Ferreirari.

Haurrak B mailan, Leitzako Amets Olaizolak eta Egoi Zabaletak 18-14 irabazi zieten Malerrekako Aimar Opokari eta Ibai Maritxalarri.

Kadete B mailan, azkenik, Esteribarko Mikel Villanuevak eta Iñigo Fonsecak 18-10 irabazi zieten Azpeitiko Iraitz Arsuagari eta Unax Larramendiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun