Angela Arce Argentinako Santiago del Esteronen sortu zen. Ttipitatik arteak eta bere adierazpen ezberdinek erakarri zuten. Gogokoa zuena ikasiz eta landuz eta latinoamerikako bidaia batetik, artisautza izan zen bere ametsa betetzea ahalbidetu zion jarduera nagusia eta makramea ehunduz eta zilarra landuz, Mexikon luzaroan bizi ondoren, azken 10 urteotan Baztanen bizi da bere familiarekin. Hortxe jaio zen AMA, egiten dutena maitatzetik eta maite dutena egitetik abiatuta. Azokaz azoka ibiltzen da eta berriki Elizondoko Jaime Urrutia karrikan ateak ireki zituen Ama bitxi dendak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.