Baratzeko mamuen tailerra eginen dute maiatzaren 2an Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 24a

Apirilaren 30era arte eman daiteke izena eta debalde izanen da

Baztango Kultura Zerbitzuak txorimalo tailerra antolatu du bertze behin. Maiatzaren 2an izanen da, larunbata, 10:00etatik 13:30era Arizkunen. Birbira kolektiboko Amaia Zinkunegik gidatuko du lantegia eta debalde izanen da.

Lehenagotik izena emateko eskatu dute, eta apirilaren 30era arteko epea paratu dute horretarako. Parte hartu nahi dutenek Arizkunenea kultur etxean ematen ahalko dute izena, baita kultura@baztan.eus helbide elektronikoaren bidez edota Whatsappez 667 807 810 zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun