Elizondo Lanbide Eskolan aurrematrikula egiteko epea irekia apirilaren 30era arte

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako hainbat heziketa ziklo eskaintzen dituzte, baita heziketa berezikoa ere. Gainera, aurten Merkataritza zerbitzuen ziklo berria izanen dute.

Elizondo Lanbide Eskolan aurrematrikula egiteko epea irekia dago apirilaren 20tik 30era arte. Hezkuntza eskaintza zabala du ikastetxeak:

  • Lanbide Heziketa Berezia
    • Ostatu eta garbiketa arloko laguntzailea
  • Oinarrizko Mailako Heziketa
    • Elementu metalikoen fabrikazioa
    • Merkataritza zerbitzuak
  • Erdi Mailako Heziketa
    • Ingurune naturaleko eta denbora libreko gidaria
    • Erizaintzako zainketa lagungarriak
    • Mekanizazioa
    • Administrazio kudeaketa
  • Goi Mailako Heziketa
    • Administrazioa eta finantzak
    • Haur hezkuntza
    • Zuzendaritzari laguntza (aitzinerago eskainiko dute)

Informazio gehiago eskuragarri ikastetxearen webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun