«24. Korrikak utzitako sentsazio indartsuei helduta», AEKk «hainbat konpromiso» hartuko dituela iragarri du, «euskararen pizkunderako». Bada konpromiso horietako bat Eskola bat doan ekimena izanen da. Bihar, apirilaren 22an, hasmentako mailako klase bat emanen dute Euskal Herri osoko ehun euskaltegitan baino gehiagotan. Suinki euskaltegian ere eginen dute, eta 17:30ean egin dute hitzordua. Lotura honetan sartuta eman behar da izena.
Bertzalde, maiatzaren 21ean mintzodromoak eginen dituzte eta horretan parte hartzeko ere lotura horretan sartu behar da.
Bi ekimenak Korrikaren 12. egunaren barrenean sartu dituzte. «Benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika pasatuta heldu da. Asmo handiko helburuekin abiatzen dugu lasterketa, baina ekimena bera labur gelditzen zaigu aunitzetan, eta Korrikak irauten duen hamaika egunetatik haratago joan behar dugu. Horregatik abiatu dugu ekimen hau, eta horregatik izendatu dugu Korrikaren 12. Eguna». Hala esplikatu du AEKk.