Almandoz, Ziga, Oronoz eta Arraiozko ikasleek topaketa egin dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 21a

Martxoaren 31n Baztango eskola ttikiek topaketak egin zituzten lehendabiziko aldiz Almandozen, Arizkunen eta Iruritan. Almandozko handien gelako ikasleek testua prestatu dute haien herrian egindako jarduerei buruz:

Lehenengo, lau herri Almandozko frontoian elkartu ginen: Almandoz, Ziga, Arraioz eta Oronoz. Elkarrekin bertso bat kantatu genuen. Segidan hiru taldetan banatu ginen jostetak egiteko: Haur Hezkuntzakoak alde batetik, Lehen Hezkuntzako 1 - 3 mailakoak bertze alde batetik eta Lehen Hezkuntzako 4 - 6 mailakoak bertzetik.

Ikasleak hiru txokotatik pasa ginen goizean:

  • Lehenengo txokoa Herri Kirolak izan ziren.
  • Bigarren txokoa uztaien txokoa izan zen.
  • Hirugarren txokoa artearen txokoa izan zen.

Lehenengo txokoa akitu genuenean, elkarrekin gosaldu genuen frontoian. Txoko guztiak egin ondotik ikasle guztien artean sei puzzle osatu genituen. Geroxeago, maisu-maistrek txapa bana oparitu ziguten. Akitzeko, guztiok batera argazki polit bat atera genuen Almandozko plaza berrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun