Baztango emazteki eta gizonen berdintasunerako bigarren plana 2022ko uztailean landu zen eta aurten, otsailean, Baztango Udalaren osoko bilkurak plana 2028rarte luzatzea erabaki zuen.
Bertzalde, udaberri honetan hainbat jarduera antolatu dira berdintasun zerbitzuaren bitartez ere.
Joan den ortziralean eta larunbatean, motozerra eta desbrozadora emakumeendako lantegi praktikoa izan zen. Hauek eta bertze batzuen berri izan dugu goiz honetan egindako solasaldian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.