Aitzinera pausuak eman diren bezala, egungo errealitatean ematen diren zenbait egoeratan gehiegitan, zoritxarrez, aitzinerat egin beharrean gibelera ere egiten ari garela ikusten ari gara.
Ane Barrenetxe Vertiz gazte elizondoarrak sarean zabalduriko bideoa beharrezko ikasgaia da, bere gorputzarekin eta identitatearekin loturiko prozesu baten baitan, bere sentimendu eta emozioak partekatuz, aunitz ikasi daitekeelako.
Ez bitartasunari ikusgarritasuna emateko asmoz, bere kontakizuna egunerokoan edonork egiten dugun patata tortilla bat kozinatuz egin du. Ez bitartatasuna ere badelako... emakume, gizon edo ez bitar izaten ahal garelako.
Berak ongi erraten duen moduan, bere helburua ez da patata tortilla bat nola egiten den erakustea… bere prozesuaren ingurukoak kontatzea baizik, bera bezalako egoeran daudenen larruan jarriz eta oro har jendarteari begiak ireki ditzan adieraziz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.