Sei urteko ibilbidearen ondotik, azken kontzertua eman zuen Bizphiru Pelau erromeria talde baztandarrak larunbatean Iruritan. Arrats osoko besta izan zuten: laxoko partidua, poteoa fanfarrearekin, Ttukukarrakak Batukada, kontzertua eta gaualdia borobiltzeko Potota Frexko eta Flaziko Fonki DJak. Taldekideak «arras kontent» gelditu dira,«jende aunitz hurbildu zen eta gustura egon ginen».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.