Irurita eta Arraiozen arteko erakustaldiko laxoa partida jokatuko dute larunbatean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 17a

Iruritako Errebote plazan jokatuko dute erakustaldiko laxoa partida Arraiozek eta Iruritak.

Baztan-Errekako 46. Laxoa txapelketa maiatzaren bigarren asteburuan abiatuko dela jakinarazi du Laxoa Elkarteak. Aitzinetik, erakustaldiko laxoa partida antolatu dute apirilaren 18an, larunbatean 17:00etan Iruritako Erreboteko plazan. Irurita eta Arraioz izanen dira aurrez aurre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun