Salgai daude dagoeneko Magnari Kaka zozketako txartelak

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 16a

Erdiz Bizirik plataformak abuztuaren 29an eginen du aurtengo Magnari Kaka zozketa, Elizondoko Merkatuko zelaian. Zozketan parte hartzeko txartelak salgai daude dagoeneko hainbat herritako ostatuetan, eta herrietako bestetan ere salduko dituzte, 2,5 euroren truke.

Zozketako zenbaki irabazleak modu berezian hautatuko dira: zelai bat karratutan zatitu, zati bakoitzari zenbaki bat esleitu eta aziendak kaka egiten duten karratuak izanen dira sarituak. Sariak Baztango komertzioetan gastatzeko dirua izanen dira. Lehenbiziko saria (500 euro) behiaren kakak erabakiko du, bigarrena (200 euro) zaldiak eta hirugarrena (100 euro) ardiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun