Besta hasteko, 17:00etan laxoko partida izanen da Errebeteko plazan, Irurita Arraiozen kontra. 20:00etan poteoa eginen dute herrian barna fanfarrearekin eta 22:30ean Ttukukarrakak Batukada izanen da. 23:00etan joko du bere azken kontzertua Bizphiru Pelauk Gizarte Bilgunean, eta ondotik besta luzatuko da Potota Frexko eta Flaziko Fonki DJekin. Bokatak ere izanen dira ostatuan.