Joan den urteko kontuak aurkeztu ditu Baztandarren Biltzarra Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 15a

Argazkia: Juanito Barriola

Bestaren kudeaketa ekonomikoari «gardentasuna» emateko asmoz, iazko Baztandarren Biltzarreko kontuak aurkeztu zituen joan den ortziralean elkarteak. Guztira 97.846,90 euroko diru sarrerak eta 97.906,80 euroko gastuak izan zituen bestak; hau da, 59,90 euroko defizita izan zuen 2025ean.

Etekin handiena ostatuak (18.245 euro) eta tonbolak (5.818 euro) eman zuten. Gasturik handiena, berriz, bazkalondoko besta (13.344 euro) eta desfilea (9.034 euro) izan ziren.

Aurkezpenean elkartearen egituraz ere mintzatu ziren. Gaur egun 26 lagunek osatzen dute Baztandarren Biltzarra Elkartea, eta boluntarioen laguntzarekin batera bortz komisiotan banatzen dituzte lanak: desfilea, sukaldea, bazkalondoa, tonbola eta ostatua. Joan den urteko berritasun gisa, ostatuko barra berritu eta barrakoia txukundu zuten.

Aurtengo bestari begira, ekainean aurkeztuko dute kartel berria eta uztailaren 19an ospatuko dute 63. Baztandarren Biltzarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun