Pianoa gustuko dutenek galdu ezineko hitzordua izanen dute apirilaren 17an Elizondon, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko ikasleek kontzertua eginen baitute Arizkunenean. Baztango Musika Eskolak antolatu ditu entzunaldiak eta 19:00etan hasiko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.