Errekako taldea Ioritz Zelaietak, Goio Mindegiak, Urko Oiarzabalek eta Ion Oiarzabalek osatu zuten. Baztango taldea, berriz, Mikel Mindegiak, Mikel Sagasetak, Aritz Alundak eta Oinatz Jauntsaratsek osatu zuten.
Txapelketa apirilaren 25etan hasiko da
Bertze aldetik, Laxoa Elkarteak jakinarazi duenez, Baztan-Errekako laxoa txapelketaren berrogeita seigarren edizioa apirilaren 25ean abiatuko da. Azken bilerak egitea falta dute oraindik egutegia erabat finkatzeko, baina itxura batean, zazpi taldea ariko dira (Doneztebeko hiru, Oizko bi eta Arraioz eta Iruritako bana) eta finala abuztuaren 1ean jokatuko dute Oizen. Azken lau urteetan txapeldun izan den Doneztebe-The Moment taldeak ez du laukoterik plazaratuko aurten.