Bihar, apirilaren 11n, kinto bestak izanen dira Baztango hainbat herritan, eta gauean Elizondon besta egin ondotik Gan-torri bus zerbitzua antolatu dute Gizarte Zerbitzuek. Elizondoko plazatik abiatuko da bi norabideetarantz: 02:30ean eta 04:30ean Lekaroz alderat eta 03:30ean eta 05:30ean Arizkunerat. Hiru euroko prezioa izanen du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.