'Bidasoatik harago' aurkeztuko dute Jon Garmendiak eta Xabi Solanok igandean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 9a

Irudia: Gaizka Peñafiel.

Trikitixaz eta gitarraz lagunduak, ipuin laburrak eta poemak kontatuko dituzte Jon Garmendia poetak eta Xabi Solano musikariak apirilaren 12an Elizondon. Baztango Kultura Zerbitzuak antolatu du saioa eta Arizkunenean izanen da, 18:00etan.

Sinopsia

Kantuekin apaindutako ikuskizuna da Bidasoatik harago, zentzuak eta emozioak esnatzeko gonbidapena, herriaz, kulturaz, historiaz, desirez, ametsez eta maitasunez hitz egiten duena, ikus-entzuleari momentu goxo bat pasarazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun