LTD telebista kanalen eskaintza zabaltzeko ekipamenduak berritu ditu Nafarroako Gobernuak 107 udalerritan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 8a

Baztango zenbait herri eta auzotan dagoeneko zortzi telebista kate gehiago ikusteko aukera dute.

Martxotik hasi eta datozen sei hilabeteetan zortzi telebista kate berri sartuko dira eta bereziki landa eremuetako 33.500 biztanleren ikus-entzunezko zerbitzua hobetuko da, tartean Baztango zenbait herri eta auzotan

Nafarroako Gobernua Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) sare publikoko ekipamenduak berritzen ari da, kanalen eskaintza zabaltzeko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko Nafarroako hainbat udalerritan, bereziki landa eremuetako 107 udalerritan. Eskualdean, Ariztegi (Gartzain), Beartzun (Elizondo), Arraioz, Elizondo, Irurita, Lekaroz eta Zigan egin dituzte lanak dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun