Gaztainondoak txertatzeko tailer praktikoa eginen dute apirilaren 15ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 8a

Roberto Martinez Garciak zuzenduko du saioa eta apirilaren 14ra arte eman daiteke izena

Gaztainondoak txertatzen ikasteko tailer praktikoa antolatu du Intiak apirilaren 15ean, heldu den asteazkenean, Elizondon. 16:00etatik 20:00etara izanen da saioa Elizondoko gaztainondo finkan, Santa Engrazia ermitatik aitzinerago (kokapen zehatza hemen). Tailerra gaztelaniaz izanen da eta A Coruñako Viveiro Ribeiraoko Roberto Martinez Garcia izanen da hizlaria.

Lantegiak plaza mugatuak izanen ditu eta interesa dutenek apirilaren 14ra arte eman dezakete izena. Horretarako eskuragarri daude galdetegia edota 948 013 058 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun