Anizko eskolarteko mendi bizikletako BTT saria antolatu du bigarren urtez Baztandarra txirrindularitza elkarteak, Zigako herriaren, Baztango Balleko Etxearen eta bertze zenbaiten laguntzaz martxoaren 21ean. Larunbatean 16:30ean izanen dute hitzordua. Joan den urtean ia ehun txirrindulari bildu ziren probaren lehen edizioan.