Erratzuko artisauek azoka eginen dute larunbat goizean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 20a

11:00etatik 14:30era bitarte bilduko dira Erratzuko plazan

Eskaintza zabala izanen da bihar, martxoaren 21ean, Erratzuko plazan: bitxiak, gasnak, ukenduak, euskal pastelak, sagar zukua, artile lanak, garagardo artisauak, makramez egindako osagarriak, zurezko lanak, larrugintza, kroketak, eskuz serigrafiatutako arropak... eta sorpresak ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun