Ate irekien jardunaldia eginen dute astelehenean Elizondo Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 20a

Heldu den ikasturtera begira aurrematrikula kanpaina abiatu du Elizondo Lanbide Eskolak eta ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte martxoaren 23an, 16:00etan euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz

Ikastetxearen hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izanen da jardunaldian. Bederatzi ziklo eskaintzan dituzte guztira:

Lanbide Heziketa Berezia: Ostatu eta garbiketa arloko laguntzailea.

Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloa: Elementu metalikoen fabrikazioa eta Merkataritza zerbitzuak.

Erdi Mailako Heziketa Zikloa: Ingurune naturaleko eta denbora libreko gidaria, Erizaintzako zainketa lagungarriak, Mekanizazioa eta Administrazio kudeaketa.

Goiz Mailako Heziketa Zikloa: Administrazioa eta finantzak eta Haur hezkuntza. 

Aurreinskripzioak egiteko epea apirilaren 20tik 30era irekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun