Baztandarren Biltzarra Elkarteak bilera irekia eginen du martxoaren 20an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Baztandarren Biltzarra Elkarteak kide berriak behar ditu sukalde eta bazkalondoko komisioan eta horretarako bilera irekia eginen dute ortziralean 19:30ean Merkatuko Plazako barrakoian. Adierazi dutenez, «edozein adin eta herritako jendea ongi etorria izanen da. Baztandarren besta berezia egiten segitu dadin, animatu parte hartu eta laguntzera!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun