San Patrick eguna ospatuko dute asteazkenean Elizondoko Amezti elkartean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Irudia: Freepik.com

Irlandan egun seinalatua da San Patrick, eta «bertako askapen borroka gogoan, ospakizun ttipia» eginen dute Amezti elkartean, irlandar garagardoak dastatu eta musika aditzeko aukerarekin. Eguna berez martxoaren 17an bada ere, greba dela eta 18ra gibeleratu dute ospakizuna, 19:00etatik 21:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun