Ane Fagoaga, Kattalin Arizmedi eta Malen Alzuart izanen dira elkarrizketatuak larunbatean ETB-1eko saioan
Fagoaga, Arizmendi eta Alzuart hirukoak musika taldea osatzeaz gain, hirurek dute bertsoarekin lotura: Baztango Bertso Eskolako kideak dira. Fagoagak eta Alzuartek, gainera, Bardoetan parte hartu izan dute, eta esperientzia horri buruz arituko dira programan. Musikak ematen dienaz gain, bertsoak ematen dienaz ere hitz eginen dute.