Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 12a

Antxitoneko paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da.

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Martxoaren 13an, ortziralean 18:30ean hasita jokatuko dituzte bigarren mailakoak eta martxoaren 14n, larunbatean 18:00etan hasita, lehen mailakoak.

Ortzirale arratsaldean bigarren mailakoak jokatuko dituzte eta larunbat arratsaldean bigarren mailakoak

Ortziralean, 18:30ean, jokatuko dute bigarren mailako lehen finalerdia Olabek eta Maiak, Altxuren eta Ernetaren kontra. Ondotik, bigarren finalerdian, Osakar eta Trantxe, Etxebereren eta Altzuareren kontra ariko dira.

Larunbatean, 18:00etan, jokatuko dute lehen mailako lehen finalerdia Legarreak eta Asier Gamiok, Huarteren eta Bengoetxearen kontra. Ondotik, Josu Gamio eta Igoa, Mattinen eta Gabon Gamioren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun