Oraindik martxoan baldin bagaude ere, udan hainbat herrietan antolatzen diren udalekuetarako izen emateak hasiak dira.
UEMAren eskutik, aurten ere, Salto udalekuak izanen dira, udalerri euskaldunetako DBH 3, 4 eta Batxilergoko lehenbiziko eta 2. mailatako gazteei zuzendua.
Aurten ere ibiltaria izanen da, eta Markina-Xemeindik Ondarroarako bidea eginen dute gaztetxoek, Aulestin eta Berriatuan ere geldialdiak eginda.
UEMAko komunikazio arduraduna den Gari Berasaluzerekin solastatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.