Martxoak 8

Baztan Bidasoko Bilgune Feminista aurkeztuko dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 10a

Martxoaren 13an 20:30ean Baztango gaztetxean bilduko dira eta batzarraren ondotik afaria eginen dute

Bilgune Feministak taldea sortu du berriki Baztan-Bidasoan, eta taldearen aurkezpena eginen dute Elizondon ortziralean. Taldea aurkezteaz gain, aliantzak sortzeko espazioa ere izanen da, eta interesa duten guztiak deitu dituzte parte hartzera. Baztango Gaztetxean elkartuko dira 20:30ean eta lehenik batzar feminista eta ondotik afaria eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun