Baztango EH Bilduk herri batzarra eginen du asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Bertzeak bertze, Gure Moneta egitasmoaz, Elizondoko etxebizitza kooperatiboen proiektuaz eta martxoak 17ko greba orokorraz mintzatuko dira

Baztango EH Bilduk herri batzar deialdia egin du bihar, martxoaren 11n, 19:00etan Arizkuneneko sabaian. Solasagaien ordena hurrengoa izanen da:

  • Gure Moneta egitasmoaren aurkezpena eta bazkidetza deia
  • 2026ko udal aurrekontuak
  • Elizondoko etxebizitza kooperatiben proiektua
  • Stop fosilak
  • M17: greba orokorra

Ohartarazi dutenez, batzarra puntual hasi eta akituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun