'Begirada erreparatzailea familian' solasaldia aurkeztuko dute asteazkenean Baztan Ikastolan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 9a

Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du mintzaldia, martxoaren 11n 17:30etik 19:30era goitiko ikastolan. Oihana Zabaletak gidatuko du formakuntza eta gai ugari landuko ditu: espazio seguruak nola sortu, komunikazio ez bortitza, entzuketa aktiboa, nola bideratu norberaren barne lan, emozio eta baloreak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun