Xorrotx eta fin

M8ri loturiko jarduerak Baztanen

Xorroxin irratia 2026ko martxoaren 6a

Martxoaren 8a, Emakumeen nazioarteko eguna.

“FEMINISMOARI ESKER…GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU”  Horixe da aurtengo  aldarria. Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbertzeko errealitate bat gogorarazi nahi dute: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun aunitz mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu direla. Baztango udalak joan den otsailaren 25ean adierazpena onartu zuen eta gaur eguerdiko 12etan,  elkarretaratzea izanen da Elizondoko plazan. Martxoaren 8aren aitzinetik, egunean berean eta ondotik hainbat jarduera antolatu dira gure deialdien atalean aipatzen ditugunak eta gure albistegietan gogoratzen ditugunak. Eskualdeko manifestazioa aurten Saran izanen da igande arratsaldean.
Eider Perez De Heredia Goñi, Baztango berdintasun teknikaria hementxe izan dugu goiz honetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun