Larunbatean, martxoaren 7an, poteo feminista eginen dute 19:00etan gaztetxetik abiatuta. 21:00etan, berriz, afaria eginen dute Baztango gaztetxean. Izena emateko 689 09 01 91 telefono zenbakira idatzi eta 5 euro ordaindu beharko dira.
Biharamunean, martxoaren 8an, elkarretaratzea eginen dute 11:30ean Elizondoko plazan. 15:30ean, berriz, Sararat joateko kotxeak antolatzeko hitzordua egin dute Elizondoko plazan eta 15:4oean Ordokin eginen dute geldialdia. 16:30ean izanen da eskualdeko manifestazioa Saran, Bertze mundu bat feminismotik lelopean.