Duela aste batzuk Korrikaren 24.edizioa aurkeztu genuen irratian. Gero eta hurbilago dugu martxoaren 19a. Eskualdean martxoaren 24ko goizaldetik izanen dugu eta zirraragarria izanen da...
Petoak, kmkoak, korrika laguntzailea, kanta, koreografia, batzordeak, korrika kulturala...Korrika, hau guztia eta aunitzez gehiago da...
Gaur Xaretaldeko Korrika batzordea bilduko da Xaretaldean eta bihar eta etzi Baztanen Korrika Kulturalaren baitan Kaka eta Korrika besta izanen dira.
Suinki euskaltegiko zuzendaria den Estebe Apezetxerekin egon gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.