Baztango Geroa Baik liburutegian egindako «kartel itsasketa arduragabea» salatu du

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 25a

Baztango Liburutegi Publikoko beirateetan «egindako kartel itsasketa deitoratu eta sakonki salatu du» Baztango Geroa Baik, «liburutegia gainera itxita dagoelarik pasa den azaroaren 11tik, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren gelditasuna dela eta».

Taldearen iritziz, «gune publiko baten aurkako bandalismo ekintza berri eta arbuiagarri baten aitzinean gaude, eraikin hau herritarren zerbitzura dagoen kulturaren sinboloa izanik gainera. Bertze behin, deitoratu egiten dugu ekintza gaitzesgarri bezain alferrikako honen egileak kontziente ez izatea lortzen duten gauza bakarra zera dela; udalerriaren irudi jada hondatua gehiago zikindu eta kalte ekonomiko bat eragin, azken hau gainera, udalak Baztango bizilagunei kargatuko dielarik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun