24. Korrika

'Kaka' antzezlana taularatuko dute ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 25a

AEKk eta Baztango Udalak Korrika kulturalaren barnean antolatu dute Kaka antzezlanaren emanaldia otsailaren 27an, 19:00etan Gizarte Bilgunean. Mikel Laskurain, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala eta Ainhoa Aierbe aktoreak izanen dira oholtzaren gainean.

Sinopsia

Herriko plazan kaka mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?

Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita... Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze festa da Kaka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun