Baztango Udalak 'Nola erabili jolasa zure ttikia ezagutzeko?' solasaldia antolatu du otsailaren 23an, astelehena, 17:30ean Arizkuneneko sabaian. Angirū psikomotrizitate zentroko kideek gidatuko dute saioa eta azaldu dutenez, «haurrak jolasaren bidez solastatzen dira: mugimenduarekin, gorputzarekin eta jostatzeko moduekin». Solasaldian «0-7 urteko haurrek jolasaren bidez kontatzen dutena ulertzeko pistak» emanen dituzte.