'Etxea' antzezlana aurkeztuko dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 20a

Geuretik Sortuak programaren barnean Etxea lana sortu du AmaHiru Antzerki Konpainiak, eta asteburu honetan Iruritan taularatuko dute Eneritz Sanchez, Iñaki Cid eta Iñigo Elosegi aktoreek. Martxoaren 22an 18:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean izanen da.

Sinopsia

Berrehun metro karratuko etxe batean gaude. Sabai altuak, haritz egurrezko zoruak eta kaobazko ateak. Hemen ezkerretara egongela nagusia, lan prekarioaren ondoan. Aurrerago beste egongela txikiago bat, inoiz lortuko ez dituzun ametsez betea. Sukaldea hor parean, bidean ahaztu zenituen lagunen jangelarekin konektatua. Bi komun, amak saldu duen etxean bezala, biak bainuontzi eta nostalgiaz hornituak. Dena oso argitsua, zure etorkizuna ez bezala. Hiriko teilatu guztiak ikusten diren hiru balkoi ditu: Itsaso, Pello eta Sebas. Gure protagonistak. Logelan amona, etxe honen jabe, zaintzaile eta presoa. Bizitzera sartzeko modukoa. Aukera paregabea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun