Otsailaren 21ean herriko elkartean biltzeko aitzakia izanen dute aniztarrek. Arratsaldean, 17:00etatik goiti, Asier Mendizabal 'Nokono' musikari donostiarrak kontzertua emanen du; gitarraz lagundua, euskal kanta propioak eta bertsioak kantatuko ditu. 19:00etan hasita, berriz, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa saioa eginen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.