Erraien Bidea Elbeteko Posadaraino ailegatuko da

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 19a

Barrenkiak edo barneko puskak erabiliz prestatutako janak. Elbeteko Posadak ere parte hartzen du.

Barrenkiak edo barneko puskak erabiliz prestatutako sukaldaritzako proposamen onenak jendearengana hurbiltzeko asmoarekin, otsailaren 20tik martxoaren 1era Erraien Bidea antolatu du ANAPEH elkarteak. Denera, Nafarroa osoko 37 jatetxe eta ostatuetan eskainiko dute barrenkiekin egindako platerak, gehienak (29) Iruñean. Eskualdean, Elbeteko Posadan eskainiko dute txuritabeltz kazuelatxoa barran eta txuritabeltz eta zerri-zangoak tomate saltsan eta Ezpeletako piperrekin jantokian.

2026ko Erraien Bidean parte hartzen duten ostatu eta jatetxeak

 

ELBETE
  1. ELBETEKO POSADA / Nagusia, 1

  • Barran: TxuritaBeltz kazuelatxoa.
  • Jantokian: TxuritaBeltz eta zerri zangoak tomate saltsan eta Ezpeletako piperrekin.
  • Lezaun Crianza Eco 2020.
 
IRUÑEA
  1. KANTXA / Juan de Labrit, 33

  • Masail-fajita Idiazabal saltsarekin.
  • Valdelares Crianza 2022.
  1. CASA JUANITO / Estafeta, 83

  • Piper muinduna.
  • Gran Feudo Hoya de Lobos 2021.
  1. ADOKIN / Estafeta, 81

  • Hankatxoak.
  • Marco Real Colección Privada 2022.
  1. GATZA / Estafeta, 69

  • Mihiaren taloa molearekin.
  • El piano de Gonzalo Celayeta 2021.
  1. CHEZ BELAGUA / Estafeta, 49-51

  • Gure tripakiak: hankak, muturrak eta tripakiak.
  • Gran Feudo Casilla del Guapo 2022.
  1. EL MENTIDERO / Mercaderes, 3

  • Mutur-kazuelatxoa saltsan.
  • Castillo Monjardín Crianza 2022.
  1. EL MOL / Udaletxe plaza, 2

  • Tripaki gisatua muturrekin, belarriekin eta hezurrik gabeko hankatxoekin.
  • Príncipe de Viana Edición Limitada 2021.
  1. SOROETA / Jarauta, 28.

  • Amonaren tripaki kurruskaria.
  • La Pochola Garnacha Rosado 2024.
  1. DOM LLUIS / San Nikolas, 1.

  • Tripaki kazuelatxoa txorizoarekin.
  • Marqués de Valcarlos Crianza 2020.
  1. CASA OTANO / San Nikolas, 5

  • Hankatxo kurruskariak onddo-hegalekin.
  • Inurrieta Cuatrocientos 2022.
  1. SAN NICOLÁS - LA COCINA VASCA / San Nikolas, 13

  • Tripakiak muturrekin
  • Zerri-masailak ardo beltz eta Pedro Ximénez saltsan.
  • Castillo de Monjardín Crianza 2022.
  1. NEVADA / García Castañón, 14

  • Txitxirioak zerri belarri eta trufarekin.
  • Guerinda Casalasierra 2025.
  1. KATAKRAK / Nagusia, 54

  • Bidasoko ikurra: Txuri ta beltz.
  • Ochoa Crianza Origen 2022.
  1. IKEMA / Amaia, 16

  • Zerri belarri kurruskaria.
  • Unsi Terrazas Tinto 2021.
  1. CALIFORNIA / Amaia, 18

  • Tripaki eta mutur gisatua nafar erara.
  • Príncipe de Viana Edición Tinta 2021.
  1. LA REMOLACHA / Amaia, 35

  • Boliviako antikutxoak
  • Hankatxoak eskabetxean
  • Mihia saltsan.
  • Pago de Cirsus Vendimia Seleccionada 2023.
  1. LA MODELO 2.0 / Aoiz, 10

  • Tripaki, mutur, hanka eta belarri gisatua.
  • Ozu by Otazu 2023.
  1. OLIO / Felix Huarte plaza, 7

  • Birika pizza, stracciatella eta baratxuri eztiarerekin.
  • La Huella de Aitana 2024.
  1. EL CORZO / Alfonso El Batallador, 3

  • Tripaki gisatuak
  • Mutur gisatuak
  • Hankatxoak amonaren saltsan.
  • Príncipe de Viana Crianza 2021.
  1. TAL PARA CUAL / Irunlarrea, 13

  • Tripakiak muturrekin.
  • Viña Zorzal Crianza 2023.
  1. VISTA BELLA / Iruñea etorbidea, 57

  • Giltzurrunak amonaren erara (barazki eta ardoarekin gisatuak).
  • ARS IN VITRO 2021.
  1. SNOB / Buztintxuri pasealekua, 14

  • Zerri hankatxoen terrina ñora zukuarekin eta omen konpotarekin.
  • Guerinda Casalasierra 2025.
  1. CENIZA URBAN GRILL / Buztintxuri pasealekua, 12

  • Tripaki eta mutur gisatu kreolera.
  • Gran Feudo Hoya de Lobos Crianza 2022.
  1. GASTÓN / Raimundo Lanas, 19. Arrotxapea

  • Zerri hankatxoak saltsa berdean.
  • Inurrieta Norte Tinto Roble 2022.
  1. BOULEVARD / Anelier pasealekua, 9. Arrotxapea

  • Belarri arrautzaztatutako pintxoa
  • Tripaki errazioa
  • Hankatxo errazioa.
  • Inurrieta Cuatrocientos 2022.
  1. HARPEA / Arriurdiñeta plaza, 2. Txantrea

  • Tripakiak muturrekin.
  • Villa de Sada Crianza 2022.
  1. ONA / San Kristobal , 29. Txantrea

  • Oilo pata txilindron erara.
  • Castillo de Monjardin Crianza 2022.
  1. AVENIDA / Espronceda zeharkalea, 19. Txantrea

  • Tripakiak Madrilgo erara.
  • Ozu by Otazu Premium Cuvée 2024.
  1. EZKABA / Ezkaba plaza (Miravalles 5 atzealdea). Txantrea

  • Tripakiak muturrarekin.
  • Villa de Sada Crianza 2021.

UHARTE
  1. JUBILADOS HUARTE / San Juan plaza, z/g

  • Oilo mofletak.
  • Pago de Cirsus Chardonnay 2024.


SARRIGUREN
  1. EL RETROGUSTO ES MÍO / Errege Bardeak, 68

  • Anita Carnitas Takoak. Arto takoak, carnitas-ak (zerri belarria) parrilan egindako ananarekin, lima eta jalapeño saltsa zuria, zilantroarekin.
  • Ubeta Chardonnay 2023.


OLLOKI
  1. OSPEL / Orreaga etorbidea, 29

  • Tripakiak nafar erara.
  • Príncipe de Viana Crianza 2021.


EKAI-LONGIDA
  1. EKAI / Irunberri errepidea, 35

  • Nafarroako Aratxe tripakiak tomate pikantearekin
  • Nafarroako Arkume menudikoak
  • Zerri hankatxoak saltsa berdean.
  • Piedemonte Crianza Tempranillo 2021.


ARBIZU
  1. OLATZEA / Errota Bidea, z/g

  • Kiribil: zerri-buztan kurruskariaren sandvitxtxoa.
  • Viña Zorzal Crianza 2023.


LEKUNBERRI
  1. LEKUNBERRI / Aralar, 19

  • Zerri belarri arrautzaztatua Galiziako erara.
  • Pagos de Araiz Crianza 2021.


LERIN
  1. GALO / Nagusia, 40

  • Zerri hankatxoak tomatearekin
  • Aratxe-muturrak.
  • Alconde Crianza 2022.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun