Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zen eguna ospatzen da otsailaren 27an, RASD eguna, eta aurten ere elkarretaratzea eginen du Saharaztan elkarteak. Sahara sahararrentzat lelopean, Elizondoko plazan bilduki dira 18:30ean.
Ondotik 'Azken lankidetza proiektua saharar kanpamentuetan' solasaldia antolatu dute, 19:30ean Txokoto tabernan. ATTSF elkarteak, Saharaztanek eta Virgen del Camino ikastetxeak elkarlanean sortutako egitasmoa aurkeztuko dute. Azaldu dutenez, «automozio ikasketetako ikasle eta irakasleak, ATTSF eta Saharaztan elkarteetako kideek lagundurik, errefuxiatu kanpamentuetan egonaldia egin dute urtarrila bukaeran. Bertan konponketa lanak egin dituzte. Bizipen eta proiektuaren nondik norakoak protagonisten ahotik entzun eta ikasteko aukera izanen da».
Horrez gain, Saharaztanek sortutako kamiseta berriak salduko dituzte, 12 eurotan haurrendako eta 15 helduendako.
Azkenik, udan Saharako haurrak etxean hartzeko Oporrak bakean programan izena emateko epea otsaila osora luzatu dute. Hortaz, interesa duten eskualdeko herritarrek saharaztan@hotmail.com helbidera idatzi dezakete informazioa eskatzeko eta parte hartzeko.