Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Euriari aurre eginez desfile ederra egin dute Elizondoko inauteetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 16a

Euri erauntsiek ez zuten atsedenik eman ortzirale eta larunbatean, baina kapak soinean eta guardasolak eskuetan, ederki ospatu zituzten inauteak Elizondon ere. Mozorroen desfilean denetik ikusteko aukera izan zen: arrantzaleak, harri jasotzaileak, Urtezaharreko aurkezleak, mojak, ardi eta artzainak, turistak hondartza bila, ahuntz ikuskizuna, udaltzainak, Santa Claus eta bere oreinak…

Argazkiak: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun