Inauteak 2026

Igandean hasi eta asteartean akituko dituzte inauteak Erratzun

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 13a

Irudia: Ondikol.

Musika, mozorro eta umore onak ez dute hutsik eginen Erratzun eta ohiko egitaraua izanen dute inauteetan

Otsailak 15, igandea: 09:00etan elkartuko dira herritik barna eskean hasteko. 20:00etan, berriz, Ventura DJ izanen da elkartean.

Otsailak 16, astelehena: 10:00etatik aitzinera Gorostapolo, Azkarate, Untxide eta Larreta inguruan arituko dira eskean. 17:30ean txokolate hartzea izanen da Kastonean eta 19:00etan dantzaldia Luzianorekin.

Otsailak 17, asteartea: 10:00etatik aitzinera Iñarbil eta Iñarbegtik ibiliko dira eskean eta 14:00etan bazkaria eginen dute Kastonean. 17:00etan mozorro eta damen desfilea abibatuko da eta ondotik dantzaldia izanen dute Hauspolariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun