Orakunde ospatuko dute larunbatean Anizen

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Egun osoko egitaraua izanen dute herriko haur, gazte eta helduek

Testua: Maitane Maritorena

Otsailaren 14an, larunbatean, Orakunde izanen dugu Anizen. 10:30ean etxez etxe ibiliko dira haurrak jan eta edanean puxkak biltzen. Etxe guztiak akitutakoan, bazkalaitzinean, silla dantza eta zartain dantza dantzatuko dute frontoian, ondotik elkarterat joanen dira bazkaltzera, haurrak, gurasoak... eta nahi duten aniztar guztiak.

Bazkalondoan, 16:00ak aldera, jostetan arituko dira frontoian haur, gazte eta heldu. Ilunabarrean oilarra harrapatzeko josteta eginen da eta akitutakoan berriz ere elkarterat, etxeetan puxketan bildutakoekin merienda afaria egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun