Inauteak 2026

Orakunde eta inauteak ospatuko dituzte Elizondon ortzegunetik larunbatera

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 10a

Elizondoko Herriak urteroko egitaraua prestatu du otsailaren 12tik 14ra

Otsailak 12, ortzeguna

10:00etan haurrek kalejira eginen dute herrian barna, eta 11:00etan jokoak. 13:00etan bazkaria izanen dute eta 15:00etan oilar dantza hasiko da frontoian. 16:30ean merienda eginen dute eta 17:00etan dantzaldia Hauspolarien eskutik frontoian.

Otsailak 13, ortziralea 

09:00etan gazteek puxka biltzea abiatuko dute eta 11:00etan dantzaldia eta gosaria eginen dituzte plazan Elizondoko eskolarekin. 16:30ean haurren desfilea abiatuko da eta 17:30ean txokolate hartzea eta Jantziloren erreketa izanen dute plazan, eta 18:00etan J&J DJ. 20:00etan txarangapoteoa Hiru ostatutik abiatuko da eta pintxoak Hiru, Beti Jai, Intza eta Casino ostatuetan banatuko dituzte. Izena emateko azken eguna gaur, otsailak 10, Casinon zortzi euroren truke.

Otsailak 14, larunbata 

11:30ean hasiko da orgen desfilea Santiago karrikan barna, eta plazan akituko dute. 18:30ean, berriz, J&J DJ izanen da plazan eta gauean segida izanen du bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun