Inauteak 2026

Txarangapoteoa eginen dute inaute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 7a

Joan den urtean txarangapoteoak ordezkatu zuen ortzirale gaueko danborrada, eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere antolatzea erabaki du Elizondoko alkatetza taldeak. Otsailaren 10era arte eman daiteke izena Casino ostatuan.

Otsailaren 13an 20:00etatik 22:00etara izanen da txarangapoteoa. Hiru ostatutik abiatuko da eta pintxoak Hiru, Beti Jai, Intza eta Casino ostatuetan banatuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 10era arte eman dezakete izena Casino ostatuan, zortzi eurotan. Izena emateko momentuan ordaindu beharko da eta txapa bereizgarria hartu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun