Gainerako eskualdetan bezala, inaute giro betean daude Baztanen. Lehenbiziko Anizkoak etorri ziren, ondotik Oronoz-Mugairi eta Berroetakoak, eta joan den asteburuan, berriz, Iruritakoak eta Bagordikoak. Astez aste inauteak ospatzen ari dira herrietan eta asteburu honetan ere izanen da besta. Zehazki, Arraiozen, Azpilkuetan, Zigan eta Berro eta Beartzunen bihar hasiko dira eskean eta larunbatera arte luzatuko dituzte inauteak. Elbeten, berriz, larunbatean hasi eta akituko dituzte.
Hurrengo astera begira, Amaiurren, Elizondon, Gartzainen eta Lekarozen otsailaren 13an eta 14an ospatuko dituzte, ortzirale eta larunbatean. Almandozen, berriz, hilaren 14an eta 15ean izanen dira. Akitzeko, Arizkunen eta Erratzun igandetik asteartera ospatuko dituzte, hau da, otsailaren 15etik 17ra.