Inauteak 2026

Ederki hasi dituzte inauteak iruritarrek baserrietan eskean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 3a

60 lagun inguru atera ziren eskean asteburuan Iruritan, eguraldi kaskarrari giro ederra paratuz. 

Gazteek eskerrak eman dizkiete haien etxeetako ateak ireki eta aterpea eskaini zieten guziei, «haiengatik ez bazen ez zen horrelako egun polita sortuko!». Eguna akitzeko, Gizarte Bilgunean elkartu ziren azken dantzak egiteko. Baserrietako inauteak pasatuta, herriko inauteei begira gelditu dira iruritarrak, otsailaren 13an eta 14an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun